LANAREN EKONOMIA: M26 ondoren, Frankismoaren itzal luzea eta Gipuzkoako zaharren egoitzak greban

Lanaren ekonomia saioan hiru gai izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Saioa haste igandeko hauteskundeen ondorengo ezkerreko politika ekonomikoak aztertu ditu Jon Berbat Zubirik. Memoria ariketa ekarri du Endika Alabort Amundarainek  Ezaguna da 1936ko uztailaren 18an ezarritako erregimen soziopolitikoak genozidioa eragin zuela Espainiako Erresuman; hala ere badago hari luze bat gaur eguneko erregimena eta Frankismoa lotzen dituena: ondasun publiko eta pribatuen arpilatzeak. Egindako inkautazio sistematikoa azalduko dugu, gaur eguneko aberastasun askoren oinarria dena; diktaduratik onuratu ziren enpresa batzuk zerrendatuko dugu eta inkautazioen itzulera nolakoa izan den azalduko dugu. Saioa bukatzeko Amaia Lekunberri kazetaria batu da, Gipuzkoako zahar etxeetako langileen grebaren nondik norakoak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: FAMILIAK ETA FAMILIAK

ol. Mai 31 , 2019
Aste honetan eskolan, familia eredu ezberdinen gaia landu dute Hodei eta Lurrek.  Beraien gelan ere familia ezberdinak daudela konturatu dira. Zure familia nolakoa da? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190530_gaurezdagoeskolarik_familiak.wav Deskargatu hemen.

Honekin lotuak