MUSIBLA #68: Benjamin Biolay, Insecure Men, Fontaines D.C. Mikel Iraeta, Lumi, Julia Jacklin, Bakar

Aupa! Benjamin Biolay-k 2005ean kaleratu zuen A l’origin izeneko diskoa eta hori berreskuratu nahi izan dugu saioari hasiera emateko. Egile frantziar honek ibilbide luzea eta interesgarria dauka. Jarraian Insecure Men taldea. Beste noizbait ere azaldu da gure gonbidatuen artean. Saul Adamczewski-k sortutako proiektua da. Adamczewski Fat White Family taldeko gitarra jolea da, baina taldetik alboratu zuten garai batez bere adikzioak zirela medio. Bitarte horretan Insecure Men proiektu guztiz gomendagarri hau sortu zuen. Irlandara goaz izugarri gustatu zaigun talde bat ezagutzera, beraiek dira Fontaines D.C. eta Dublineko langileen auzoetan sortu da Dogrel izena du euren estraineko diskoak. Lan honetan aspaldiko joera bat agertzen da, alegia, diskoa osotasun bat bezala ulertzearena. Single indartsuak eta lan nekaezina. Mikel Iraetak bisita egiten digu Azkoitiatik kaleratu duen lehenbiziko abestia aurkezteko, abestiaren izen kriptikoa 09121996 da. Iraetak musika elektronika jorratzen du gustu handiz. Segidan Lumi taldea, Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek osatzen dute Lumi elektro-pop bikotea. 2015ean kaleratu zuten disko homonimoarekin ekarri dugu taldea. Eta bukatzeko, hurrenez hurren, Julia Jacklin Australiatik Crushing disko berriarekin eta Bakar, Camdeneko egile eklektikoa. Ondo izan!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gora egin dute asilo eskaerek: 2075 erregistratu dituzte, iaz baino 500 gehiago

ar. Eka 18 , 2019
Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak  ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne,  gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza […]

Honekin lotuak