“Nik sinesten dizut” bortxaketa kultura eta Sanferminetako kasuaren inguruko hausnarketa

Nik sinesten dizut liburua izan dugu mintzagai Samara Velte kazetariak idatzi du.  2016ko sanferminetako talde bortxaketa du oinarri, eta bortxaketaren kultura aletu, ulertu eta desagerrarazten laguntzea du xede. 2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen sanferminetan jazo zen gertakizun lazgarri haren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizazio handienetako batzuk eragiteraino. Abiapuntu hori du liburuak,  indarkeria matxistak hainbat aurpegi ditu eta kasu honetan indarkeria mota ezberdinak gurutzatu ziren, testuingurua osoa aztertu du Nik sinesten dizut liburuan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Harvest Moon (Neil Young)

al. Eka 24 , 2019
Gaurko bertsioa saioan Neil Youg kantariaren “Harvest Moon” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Neil Young, nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). […]

Honekin lotuak