Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak, demokrazia, etorkizuna dinamikaren barruan, gehiengo politiko eta sindikala osatzen duten alderdi zein eragileekin harremanetan ari direla azpimarratu dute gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan. Udan zehar nazioartera ere emango dute euren dinamika. 11/13 makro epaiketaren aurka abiatutako atxikimendu kanpainak 18 egunetan 8200 sinadura jaso dituela adierazi dute. Elkartasun keinuak biderkatzen ari direla azpimarratu dute. Udan zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte, baina, aurreratu digutenez, irailaren 6, 7 eta 8an mobilizazioak izango dira. Fiskalak zortzi eta 21 urte arteko espetxealdiak eskatu ditu 47 auzipetuen aurka; 601 urte, denera. Bukatzeko, irailaren 14an Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Deskargatu hemen.