Heriotzaz hitz eginez bizitza agerian uztea. Horixe egin dute Formol Laborategiko kideek ,Edurne Azkarate, Intza Alkain eta Mikel Ibargurenek, Susa argitaletxearen enkargu berezi bati erantzunez. Biziei ere omen poesia liburua oinarri hartuta, “poesia ez-errezital bat” sortu dute: Heriotzak Eduardo du izena. Poemek esaten zietenari jarraituz, bunker batean sartu dira hirurak; iluntasunean, heriotzaz eta bizitzaz, poetek utzitako hitzen arrastoari jarraiki. Eta orain, ikusleari gonbidapena luzatu diote bunker horretan sartzera, intimitatearen eta isiltasunaren erdian poesia beste modu batean bizitzera. Guar Bad jaialdiaren hasieran Formol laborategiaren antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Edurne Azkarate izan dugu gurekin.
Deskargatu hemen.

