Ehun eta hogeita bost pertsonak abiatuko dira gaur Bilbotik hego mugarako autobus bidaian, Ceuta eta Andaluziara, giza eskubideen urraketa, solidaritatearen kriminalizazioa eta espazio neofaszisten hazkundea salatzeko. Bederatzi egunetako bidaia izango da uztailaren 21era arte luzatuko dena eta jomugatzat Europako hego muga izango duena, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla eta Huelvan geldialdiak eginez. Azken urtebetean, kostaldean kaosa ikusi dugu, kostaldera iritsi diren pertsonen harrera antolatzeko erakundeen inolako aurreikuspenik ezean, horrek eragindako tratu ankerra. Andaluziako gobernu berriaren aldetik, PPk eta Ciudadanosek osatua dagoen horretatik, VOXen babesaz, politika neofaxisten eta immigrazioaren kontrakoen erreferente bihurtua da.Espainiako estatuko 100 erakundek eta kolektibok baino gehiagok eusten diogu Mugak Zabalduz Karabanari, Europar Batasuneko migrazio, ekonomia, merkataritza eta ingurumen politikak salatzea dute helburu. Hori dela eta, Mugak Zabalduz Karabanan parte hartzen duten kolektibo zein pertsonek pertsona guztiek eduki beharko luketen harrera eta mugimendu askatasunaren eskubideen aldarria egiten dute. Giza eskubideen betetzea eta aterpe eta immigrazioaren inguruko nazioarteko hitzarmenen betetzea ardatz izanik, eta aurrekoak betetzen ez direneko egoerak ikusarazi eta salatuz.
Deskargatu hemen.