Gotzon Barandiaran idazleak “Hitzen ahairea” liburua aurkeztu berri du, kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak izan ditu aztergai, literaturak eta musikak izan duten harremanaz. Kantagintza bai, baina literatura eta musika uztartzen duen harreman aztertu du. Zeri Kantatzen diogu euskaldunok? Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoarekin? Asko dira idazleak planteatzen dituen galderak. Duela lau urtetik Rafa Rueda musikariarekin batera kantagintza eta literaturaren arteko harremanaren inguruko ikastaroak ematen dabiltza, saioetan eta etxerako bidean bildutako hausnarketak ekarri ditu bertara, garapenean du interesa, zergatik kantagintzak balioak galtzen ari den? Lau atal ditu liburuak, lehenengoa galtzailearen kontzientzia kolektiboa, bigarrena kantua izateko, hirugarrena erbestetik herriminez eta azkenik euskarak bizi iraun dezan kantatu. Bildutako ondorioetako bat emakumek izan duten presentzia eza izan da.
Deskargatu hemen.