Iraila iristearekin, epea irekiko da datorren ikasturtean Euskaltegietan euskara ikasteko edo hobetzeko matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, Bilboko Udalak eta hiriko Euskaltegien sareak abian jarri dute “Euskaltegiak zabalik. 2019-2020 matrikula orain” kanpaina. Irailaren amaierara arte, kanpaina uriko kaleetan ikusi ahalko da, bilbotarrak animatzearren euskaltegietan izena ematera euskara ikasteko. Matrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta azken helburua da ohitura sortzea euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko eta herritarrek lehenengo berba beti euskaraz esateko.
Deskargatu hemen.