Futbola eta zientzia hizpide “Futbola, zientzia laborategia” jardunaldietan

Futbola da herri honetako kirol nagusia. Milaka jarraitzaile leial ditu, Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imaginatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta emaitzak hobetzen lagun dezake, besteak beste.Bi diziplina horien arteko harremana izango da, urrian eta azaroan EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan antolatuko den “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloaren ardatz. “Zientziateka” hitzaldi-zikloaren barruan antolatutako jarduera honek arlo desberdinetako adituek emandako bost hitzaldi eskainiko ditu hainbat diziplina zientifikoren eta kirol erregearen artean dauden loturak frogatzeko. Azaroaren 14an, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika sailean irakasle dabilen Aitor Bergara Fisikan doktoreak fisikaren eta futbolaren arteko lotura estuak azalduko ditu Golaren legeakizenburuko hitzaldiarekin. Lotura honen inguruan mintzatu gara Aitor Bergararekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #43: Gravenhurst, Beck, MICE, Joseba B. Lenoir, Courtney Barnett, Natalie Prass

az. Urr 3 , 2018
Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare […]

Honekin lotuak