SOINUGELA: Kepa Altonaga eta bere soinu banda (1. zatia)

Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea dugu Altonaga, eta 1992-95 tartean zuzendaria izan zen. Idazlan ugari plazaratu ditu, gehienak dibulgaziozkoak:

  • Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 2005)
  • Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001)
  • Etxepare, aldudeko medikua (Euskaltzaindia/EHU, 2006)
  • Darwin geurean (Pamiela, 2011)
  • Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011)
  • Back to Leizarraga (Pamiela 2015)
  • Patagoniara Hazparnen barrena (Pamiela 2017)
  • Duvoisin kapitainaren malura (Pamiela 2018)

Kantu aukera:

  1.  Jerusalem (William Blake / Emerson, Lake & Palmer, 1973)
  2. Gymnopédia (Erik Satie / Michel Legrand, 1888/1993)
  3. Durango (J.J. Cale, 1976)
  4. Izen Zaharrak (Ruper Ordorika – Joseba Sarrionandia, 2006)
  5. Hurricane (Bob Dylan / Jacques Levy, 1975)
  6. No Time For Love (Hertzainak – Jack Warshaw, 1988)

Datorren astean jarraituko du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur estreinatuko da “Agur Etxebeste” pelikula

ol. Ira 27 , 2019
Hamalau urte pasatu dira Asier Altuna eta Telmo Esnalek Aupa Etxebeste! filma estreinatu zutenetik. 2005ean aurkeztu zuten, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean, hain zuzen. Oraingoan, bigarren zatiarekin datoz: Agur, Etxebeste. Gaur bertan estreinatuko da Euskal Herri Osoan. Bilbon atzo aurre estreinaldia egin zuten eta bertan Telmo Esnal, Asier Altuna, Ramon […]

Honekin lotuak