Gaur goizean, Kafe Antzokian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA, LAB, Steilas, CGT, ESK, Hiru, EHNE euskal sindikatuek agerraldia egin dute prentsaren aurrean, Etxalde, Olatukoop eta Pentsiodunen Mugimenduarekin batera. Guztiek egin dute bat azaroaren 4an Bilbon oldarraldi judizialaren aurrean deitutako manifestazioarekin, eta bakoitzak bat egiteko bere motiboak azaldu ditu. Erasoek ez dutela etenik, atzo bertan jakin genuen EAEko Justizia Auzitegi Gorenak indargabetu dituela euskararen normalizaziorako udal legeak dituen hainbat artikulu. Vox alderdi espainiarraren helegite bat onartu eta euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako enegarren epaia eman du auzitegiak. Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia den Idurre Eskisabelekin luze egin dugu berba Bilbo Hiria irratian. Epaiaren larritasuna azpimarratzeaz gain, testuinguru politikoan jarri behar dela ere azpimarratu du Eskisabelek.
Deskargatu hemen.