Ana Viñals: “Udaletxeko ateak eta leihoa hiritarrei ireki behar dira”

Ana Viñals Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko zerrenda burua dugu. Ezkerreko koalizioa osatzen duten alderdiek indarrak batu dituzte boto-paper bakar batean, Bilboren etorkizunerako hiri-agenda berri bat defendatzeko lanean egongo direla adierazi dute. Ana Viñals 1986an jaiotako Santutxuarra dugu.

Ekarrekin Podemosen lan ildo nagusiak enplegua, etxebizitza eta  larrialdi klimatikoa izango dira. Bilbon gazteen langabezi tasa handia dela uste dute, horretarako gazteak babestu eta planak indartu behar dira prekarietatearekin bukatu ahal izateko. Gazteen parte hartzea ere bultzatu nahi dute.

Etxebizitzari dagokionez egoera “dramatikoa” dela azpimarratu du Viñalsek. Espainian onartutako Etxebizitza Legea indarrean eta martxan jarri behar dela esan du, alokairuen prezioari topea jartzeko. “Udal aurrekontuetan etxebizitzarentzako partidak indartu beharko dira, bestela nekez lortu ahalko da etxebizitza publikoaren zenbakia handitzea.”

Mugikortasunari dagokionez bidegorri sarea indartu eta bizikletaren erabilpena bultzatu behar dela azpimarratu du. Garraio publikoaren erabilera bultzatzeko Bilbobus zerbitzuaren hobariak luzatu beharko liratekeela uste du, gutxienez abendura arte

Udaleko lana hiritarrengandik urrun geratzen dela nabarmendu du, izan ere gobernantza “ez da kolaboratiboa”.  Oposizioari udal gobernuarekin lan egitea kosta egiten zaio beraz hiritarrentzat oso urrun geratzen da.

Auzoei dagokienez, auzo bakoitzaren beharrei erantzun behar zaie. Auzo guztiak zerbitzu publiko guztiak izatea ziurtatu behar da. Bilbo zortzi barrutitan banatuta dago, denak diru berdina eskuratzen dute eta hori “aldatu” beharra dagoela azpimarratu du Elkarrekin podemoseko hautagaiak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Maurizia Aldeiturriaga hil zen

ol. Mai 19 , 2023
Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko […]

Honekin lotuak