ZIENTZIALARI 105: Neanderthalen arnasketa sistema (Asier Gomez Olivencia)

Israelgo leize batean gorden diren fosilak oinarri harturik, neanderthal gizakien arnasketa sistema ikertzeko modua izan du Asier Gomez Olivencia paleoantropologoak. Bertan aurkituriko orno, saihets eta hezur pelbikoek neandertalen toraxa nolakoa zatekeen jakiteko eta berreraikitzeko bidea eman dute ikerlan garrantzitsu horretan. Eta ikerlanaren ondorio batzuk harrigarri samarrak dira, Asier Gomez Olivenciak gaurko saioan erakutsiko digunez.

Giza paleontologian doktorea da Asier Gomez Olivencia. Egoitza postdoktoralak egin ditu Cambridgeko Unibertsitatean eta Muséum National d’Histoire Naturelle delakoan. Gaur egun Ikerbasque ikertzailea da UPV/EHUko estratigrafía eta paleontología departamentuan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Kepa Altonaga eta bere soinu banda (1. zatia)

ol. Ira 27 , 2019
Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea […]

Honekin lotuak