SOINUGELA: Solomon Burke eta John Hiatt (2)

Bata hil berria denez eta bestea hilaren 30ean Donostiara etortzekoa dela eta, Pedro Elias Igartuak ordu erdiko tartea eskaini dio bakoitzari. Solomon Burkeren kasuan 2002az geroztik grabatu dituen diskoetatik zenbait kanta hautatu digu berak. Baina monografiko labur hauezaz gain, bestelakorik ere ekarri digu. Ondoko hauek, besteak beste: Jerry Lee Lewisen “Mean Old Man” diskoa, Gasteiz Big Band ·Bing Bang” lana, Mojo aldizkariak disko batean blues klasikoez egin duen bilduma interesgarria, eta Elektra disketxearen ondarearen zatitxo bat erakusten digun “Journey To Love” izeneko diskoa.

DESKARGATU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#61

og. Urr 21 , 2010
….gaur, gurekin……Bide Ertzean! Joni eta Imanol Ubeda, eta Karlos Aranzegi Bilbo Hiria Irratian eduki ditugu euren azken lanaz luze eta zabal hitzegiteko. “Don Iñorrez” deitzen da literatura eta musika biltzen dituen talde tolosar fin honen azken lana,Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.Bejondeitsuela!J. Zabala&I.Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU!!

Honekin lotuak