GAUBASA: Sei Urte eta Norton Klub, pop doinuak entzungai gurean

Norton KlubMaiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian izango den kontzertua profitatuz, bi lan berri aurkeztuko ditugu aste honetan Gaubasan. Bateko, Kale artean, argazkian ageri den Mikel Gorosabel Nortonen egitasmo pertsonal berri, ireki eta pizgarria. E.H. Sukarra eta Lorelei taldeetan aritu ondoren, Bartzelonan gauzatutako Ep bat argitaratu berri du, bost kantaz osatua. Barne Records zigiluak argitaratutako estraineko lan honetan, lagunen eta familiaren babesa izan du Mikelek: Aintzira eta Aitor Gorosabel Garai anai-arrebena gitarra eta baterian, Mikel Irisarri baxuan eta Asier Serranorena hitzetan. Ibilbide luzeko musikari, elektronika oinarriz jantzitako popa dakarkigu Nortonek, luzera begira oso kontuan hartzekoa. Mikel bera izan dugu Bilbo Hiria irratian bisitari. Besteko, Sei Urte taldearen Jauzia deritzan diskoa ere ezagutu dugu. Labetik atera berria, Estoldetan zigilua sortu dute berriztarrek hirugarren diskoa plazaratzeko. Power pop laukotearen ohiko melodiak, gitarra zorrotz eta garbiekin. Digipack formatoa, azal dotorea eta making-off bat opari. Lan honen inguruko anekdota politak kontatu dizkigu telefonoz Jokinek, beti bezain atsegin. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Leadbelly, bluesaren aitzindarietako bat

og. Mai 18 , 2006
Gaurkoan Kataluniatik ekin dio Pedro Elias Igartuak bi orduko bidaia musikalari, lehenik Ojos de Brujoren Feedback kanta entzunez eta gero Dúmbala Canalla taldearen musikaz gozatuz. Azken talde honek Pomada taldea osatzen zuen bikotea du oinarri eta mestizaje musikala lantzen du. Geroztik, Ingalaterratik country alternatiboa egiten duen The Broken Family Band […]

Honekin lotuak