Sarean kultur elkarteak laugarren urteurrena ospatuko du

Gaur osteguna  jaia antolatuko da Sareanen, performance, kontzertu eta DJekin, eta 20ean, igandean, auzo piknika eskainiko da Mariaren Bihotza Plazan, laugarren urteurrena ospatzeko antolatu dituzte ekimenak, gurean izan da Maria. Sareanek, San Frantziskoko auzo kultur espazioak, 4 urte beteko ditu. Ibilbidea ez da beti erreza izan, baina lan handiz , kulturaren, aldarrikapenaren eta elkarlanaren aldeko apustua indarrez mantenduz, lanean dihardu proiektu honek. Sareanen jatorria 80. hamarkadan kokatzen da, San Frantzisko auzoko energia artistikoa, kulturala eta politikoa lotu zituen auzo espazioaren sorreran. Gaur  egun ezagutzen dugun espazioa 2015an zabaldu zen eta hasierako helburu eta nahi berdinak mantentzen ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 108: Talboten efektua (Daniel Eceizabarrena)

og. Urr 17 , 2019
Eguzkitik iristen zaigun argia ezinbesteko osagaia da, Lurrean bizia izan dadin. Etengabeko emaria da argiarena, eta agian horregatik gizakiok ez diegi beti behar besteko aditasunez behatzen argiaren inguruan sortzen diren fenomeno bereziei. Hain zuzen ere, horietakoa dugu Talboten efektua deritzana, gaurko saioan Daniel Eceizabarrena matematikariaren eskutik ezagutuko duguna. Matematikan graduatua […]

Honekin lotuak