Kataluniako egoeraren berri bertatik beratara Argia astekariaren eskutik

Bartzelonan izan da aste osoan zehar Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetaria eta aktualitateari jarraika aste honetan zehar bertan ikusitako eta bizitakoa ekarri digu. El Prat aireportuan izan ziren astelehenean eta bertan protesta baketsua eta milaka pertsona batu zuela azpimarratu digu, hedabide batzuetan gatazkak eta poliziaren arteko enfrentamenduen irudiak gailendu baziren aireportuko protesta ikusgarria izan zela azpimarratu dugu. Aste osoan zehar saila izan dute denaren jarraipena egitea izan ere nabarmendu du ehunka deialdi daudela egun osoan zehar. Gauetako protesten inguruan ere mintzatu zaigu, lehen egunean probokazioa izan zela baina atzo gauean bestelako kolore eta forma bat hartu zutela. Askatasunaren martxan ere izan dira eta bertako parte hartzea eta giroa azpimarratu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala mendilerroaren barrena

ol. Urr 18 , 2019
Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren Nazioarteko 11. jaialdia ospatuko da gaurtik hasi eta datorren ostegunera bitartean. Bertako edukiek, sarritan pantailaren atzean ezkutatu ohi dena agerian uzteko konpromisoa dute: garapen jasangarria, genero berdintasuna, oinarrizko eskubideak, kultura aniztasuna, migrazioak eta abar. Jaialdian fikzio zein animazio edukiak egongo dira eskuragai, eta baita dokumentalak […]

Honekin lotuak