ZIENTZIALARI 109: Proteomika (Nerea Osinalde)

Kanpoko zein barneko erasoei aurre egiteko erarik eraginkorrena harekiko immune izatea omen da. Immunea izanez gero, babes osoa duzu eraso konkretuen aurrean. Printzipio horretan oinarriturik, azken aspaldion immunoterapiak itzelezko hazkundea izan du minbizia eta beste zenbait gaixotasun hilgarri artatzeko orduan. Azken urteotan proteomikan egin diren ikerkuntzek zerikusi handia daukate immunoterapia tekniken garapenean, gaurko saioan Nerea Osinalderen eskutik jakingo dugun bezala.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da Nerea Osinalde. 2012an doktoratu zen EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Sailean. 2009tik EHUko Biokimika eta Biologia Saileko irakaslea da, gaur egun Gasteizko Farmazia Fakultatean dabilela. (Argazkia: domeinu publikoa).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

REASen eskutik, ekonomia sozialeko ekimenak ezagutzen

og. Aza 7 , 2019
REAS Euskadien lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen ekainean, izan ere, kontsumo kritiko eta eraldatzailearen eremuan dauden ekimen batzuk ezagutzera emateko, txangoa antolatu zuen ekonomia solidarioaren inguruko elkarte honek, eta guk izena eman genuen bertan. Hasteko, bertako Zaloa Pérezek azaldu zigun zer den REAS Euskadi. Ondoren, autobusa hartu eta Berziklatu […]

Honekin lotuak