Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian

Gaurko Argia astekariaren errepasoan, hainbat gai nabarmendu dira. Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta antzezle Ximun Fuchs izan dira mahai-inguru baten parte, sorkuntzaren prekarietateaz eta antzeko gaiez jarduteko. Bestalde, Arlette Apraiz, Gernikako Sare Feministako kidea, elkarrizketatu du Onintza Enbeitak. Testuingurua, jakina, Gernikako saskibaloi entrenatzailearen kasua da. Apraizek azpimarratu du “beste Gernika bat” dagoela orain, eta herriak hasieratik sinetsi diola sexu abusuen biktimari. Bestetik, hiriburuetan bereziki –eta Gasteizen are nabarmenago–, zeresana sortzen ari dira etorkin gazteek okupatutako lonjak. Hedabide jakin batzuek diskurtso jakin batzuk hauspotzen dituzten bitartean, erreportaje batean kasu interesgarri bat jaso da: auzolanean, bizilagunek poliziari deitu gabe eta etorkinekin aurrez aurre hitz eginda, esperientzia positiboa izan dute. Titularra argia da: Bai, konpondu daitezke gatazkak komunitatea indartuz eta arrazakeria elikatu gabe.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIZIPOZTU IRRATIAN: Oporrak bakean elkartearekin solasean

lr. Mai 24 , 2025
Beste asteburu batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu. Asteon Oporrak Bakean elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Elixebete izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara solasean. Programa honen bitartez, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan hartzen dituzte. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik […]

Honekin lotuak