HAUXE GURE LURRA: Kalamuaren ekonomia politikoa

Cannabisaren ekonomia edo ekologia politikoa aztertu dugu gaurko saioan. Kalamu landareak sokak egiteko erabili izan dira historikoki, eta haziak txorientzako janaria izan dira, baina badira hortik ateratako olioak, oihalak eta bestelako produktuak ere. Gurean azken urteotan eragin narkotikoa duten kalamu barietateak zabaldu dira, marihuana, alegia. Landare emeak loratuta jasotzen dira marihuana egiteko, eta badira hortik eratorritako produktuak ere, CBD eta THC osagarriak jasotzen dituzten botikak. Herri batzuetan legeztatze prozesuak gertatzen ari dira, erabilera medikuak bultzatuta. Autoekoizpena, landaketa txikiak eta tokian tokiko merkatu legalak garatzea posible da, baina marrazo kapitalistak ekoizpen zentralizatu eta industriala ezartzen saiatuko direla pentsatzekoa da. (Argazkia: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txokolatezko kikarakadak

az. Urr 30 , 2019
Euskal kulturaren hiru zutabe elkartzen dituen proiektua aurkeztu dute  Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garciak.  Elkartasuna, sukaldaritza eta artea batzen dituen proiektua Greziako Lesbos uhartean dauden haur errefuxiatuei dago bideratuta. Ekimenaren bidez, hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea espero dute, eta bide batez, elkartasuna helarazi, txokolate kikarakadak bidaliz. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191030_oraitz_garcia.mp3 […]

Honekin lotuak