Larunbat honetan, ekainak 7, Bilboko Autonomia kalea ikurrinez beteko da. Gure Eskuk antolatutako mobilizazio nazionalak herritarrei dei argia egin die: Euskal Herriaren ikurra den ikurrina eskuan, kaleetara ateratzeko eta burujabetzaren aldeko aldarria egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da La Casillatik, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Josu Etxabururen esanetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian prozesu eta eztabaida politiko esanguratsuak daude zabalik, eta horiek baliatu behar dira euskal burujabetzarako urratsak emateko. “Aukera hori aprobetxatu behar dugu; anbizioz eta herri ikuspegiaz jokatu behar dugu denok”, azpimarratu du.
Deskargatu hemen.

