3000 lagun batuko dira Euskal Herriko Jardunaldi feministetan

11 urte igaro dira Euskal Herriko Mugimendu Feministak azken topaketak egin zituenetik. Durangon dira topaketak, azaroaren 1etik 3ra, ‘Salda badago’ goiburupean. Urrian bukatu zen izen emateko epea, eta aurreikuspenak gainditu egin dira, 3.000 emakumeren bueltan batuko dira asteburuan Durangon.Leire Gomezek ekarri dizkigu xehetasunak. Hiru egunean, bost ardatz nagusiren inguruan hausnartuko dute: mugimendu feministaren erraiak; bizitzak eta agendak erdigunean jartzea; indarkeriarik gabeko bizitzak; gorputzak, burujabetza eta deskolonialitatea; eta sexualitateak. Azken egunean biltzar erraldoi batekin amaituko dituzte jardunaldiak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Prentsa askatasun eta feminismoaren aurkako indarkeriaren aurrean erantzun bateratua

az. Urr 30 , 2019
Pikara Magazine aldizkari feministak eta Faktoria Lilak Bilboko San Frantzisko auzoan konpartitzen duten lokalean igande gauean pintaketak egin ditu talde faxista batek. Pikara aldizkariak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, erredakzioaren leihoan “Putas de Soros” idatzi dute eta pintaketa alderdi faxista baten gazte erakundearen izenean sinatu dute. Gaur goizean prentsa aurrean […]

Honekin lotuak