MUSIBLA #103: Mukuru kolektiboa (Ekhi Lambert, Muskulo, Hatxe, Nigara Zuek, Peru Galbete, Kaskezur…)

Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. Lehenbizi Ekhi Lambert. Ahotsa, gitarra klasiko eta koru zenbaitekin idatzi zituen Ekhi Lambert-ek hastapen batean haren kantuak. 2019ko ekainean, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu du. Disko bat dauka kalean. Haustura. Hurrengo proposamena Muskulo laukotea da. Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, auskalo zein iruditan inspiratuta, baina antza, musika sortzen dutenean haien buruetatik pasatzen dira kabareteko artistak, Europa ekialdeko fanfarriak, far west-eko koiote bakartiren bat, jazz musikariak eta rockero zororen bat ere. Hiru disko dauzkate kalean, gaur azkena ekarri dugu, Esan Gabe Doa. Hatxe da Idoia Fernandez piano jole eta konpositorearen proiektua, musika klasikoa eta esperimentazioa nahasten dira bere sorkuntzan. Bere bigarren diskoa urte honetan eman du ezagutara: Panpin Hautsien Dantza. Nigara Zuek proiektuaren atzean taletu handiko musikari bat dago Ander Fernandez. Bere azken grabazioak Zabortegitik Salbatuak du izena eta berak honelaxe aurkezten du: “Piano elektroniko bat jaso nuen zabortegitik duela urte batzuk. Pianoaren barruan soinuak, erritmoak eta melodiak zeuden pilatuta eta nire hatzetara etorri ziren, pixkanaka beste tresnekin elkartu eta kantu bilakatu arte. Hau da emaitza posible bat”. Peru Galbete da hurrengo gonbidatua. Proiektu askotan sartuta dagoen sortzaile honek Nor Zara Zu? diskoa kaleratu berri du, sentikortasuna oparitzeko beste. Kaskezur dugu azken proposamena. Iruñetik datorren taldeak euren bosgarren diskoa aurkeztu dute duela gutxi Ihesi Doaz Animaliak. Eta hau da dena gaurkoz. Mukuru kolektiboa ez baduzue ezagutzen egin bisita bat sarean, ez zaizu damutuko

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Juan Mari Aburto: "Oinez, garraio publikoa eta bizikleta mugikortasun arazoari aurre egiteko, hiri osoan 30 km/h abiadura ezarriko da"

ar. Eka 2 , 2020
Deseskaladako fase bakoitza bizitza apur bat gehiago itzultzen ari da gure auzoetara, hirira, baina oraindik bide luzea egin beharko da. Gure bizitzak eta ohiturak erabat aldatu dira, itxialdiak eragin zuzena izan du bizimoduan. Pasatakoa gogorra izan da, baina datorrena ere ez da xamurra izango. Gaurkoan Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea […]

Honekin lotuak