PIPERPOLIS: Aiora Renteriarekin Zea Maysen “Atera” lana ezagutu dugu

Zea Mays taldeak ostiralean aurkeztu zuen lan berria Atera deiturikoa. Ezagutzen genituen aurrerapen kantu batzuk, baina dagoeneko badugu lan berria esku tartean. 10 kantu berri eta Zintzilik kantua Gure oroitzapenak bildumarentzat eginiko kantua  gehitu dute. Arin esaten da baina taldearen hamargarren lana da Atera.  20 urteurrena era pasata du taldeak. Ekoizle berriarekin lan egin dute lan,  Carles Campon Campi , berak ekarri ditu aldaketak, talde kontzeptuan lan egin eta elkarrekin egonaldi batean grabatzea proposatu zizuen. Eta horretarako Garate estudioa hautatu duzue. Hainbat kontzertu iragarri dituzte jadanik. Abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian izango dira, urtarrilaren 25ean Iruñeko Zentral aretoan. Otsailean berriz Euskal Herrian momentuz bi kontzertu emango dituzte, hilaren 8 Donostian, Dabadaba aretoan, eta 15ean Gasteizeko Jimmy Jazzen. Estatu osotik diskoaren bira egiteaz gain, Amsterdam, Berlin eta Paris bezalako hiriak ere bisitatuko dituzte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Simplicissimus kabareta” Arriaga antzokian estreinatuko du Tartean antzerki taldeak

az. Aza 20 , 2019
Tartean konpainiak ‘Simplicissimus’ kabareta sortu du, kontzentrazio esparru nazi batean ere umorea egiten segitu zuten umorista batzuk ardatz hartuta: Fink, Grunbaum eta Gerron. Olatz Ganboa, Getari Etxegarai , Adrian Garcia de los Ojos eta Patxo Telleria taula gainean, Azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191120_KabaretPatxoTelleria.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak