Eñaut Elorrietaren ibilbide musikala geldialdirik ez duen gurpil baten gisarakoa da. Gira-biraka darrai hainbat urtez eta honen jarraipena emateko dator hain justu, kaleratu berri duen Irteera Argiak diskoa. Azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio da Deserriko kantak diskoaren jarraipena, hain zuzen ere, landutako proiektu bakoitzarekin batera hazten joan baita sorkuntza eta interpretazioan ez ezik, eszenatoki gainean ere. Halaxe aurkeztu du Eñaut Elorrietak Arriaga antzokian, elkar diskografia eta Serrano managementeko kideekin batera bere azken lana. Diskoaren izenak, eraikinetatik irteteko norabidea markatzen duten emergentzia argiei egiten die erreferentzia.
Deskargatu hemen.