Mundua arte eta kulturaren bidez aldatzeko eguna, Fair Saturday moduan ezaguna, inpaktu soziala duen mugimendu kultural globala da. Azaroko azken larunbatean ospatzen da “bidezko larunbata” deritzona, Black Fridayaren ondorengo egunean hain zuzen. Milaka pertsona kontsumismora bultzatzen duen egunaren aurkako mugimendu hau. Aurtengo edizioari gaur bertan emango diote hasiera, Bilbo Arenan. 1000 artistatik gora elkartuko dira nazioarteko ekitaldi honi hasiera emateko eta guztira 150 ekitaldi eskainiko dituzte. Baina Bilbon ez ezik mundu guztian ospatuko da egun hau, izan ere, Europa, Estatu Batu eta Latino Ameriketako 180 hiriburutara zabaldu da. Ekitaldiaren informazio gehiago Igor Imazek eskainiko digu, CIM ala musikoterapia ikertzen duen zentroko kideak.
Deskargatu hemen.