Euskaraldiaren bigarren ediziorako data ezagutarazi dute jada koordinazioko kideek. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta aurten, 11 egun izan beharrean, 15 izango dira. Hau ez da berrikuntza bakarra, jada ezagutzen genituen Ahobizi eta Belarriprest konteptuetara Arigunea gehitu da. Astelehenean aurkeztu zuten rol berri hau Bilboko itsas-museoan. Bertan egon dira hizlari moduan Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Rita Aldabaldetreku, Euskaraldiaren Koordinatzailea; Aritz Ibañez, Duguna dantza taldeko zuzendaria eta Eduardo Ruiz de Gordejuela, Kutxabankeko Txikizkako Negozioaren Zuzendaria. Azken bi hauek haien entitateen papera Arigune moduan aurkeztu dute arratsaldeko saio horretan. Ritak, berriz, aurtengo dataz aparte, leloa gogorarazi du: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan.
Deskargatu hemen.