Bilboko udaltzain bati euskaraz egiteko eskatu ostean mozal legea aplikatu eta gaur epaitu dute Arkaitz Zarraga

2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion mehatxu udaltzainak: bata trafiko zirkulazioarekin loturan, eta bestea errespetu faltagatik. Udaltzainak bi isunak jarri zizkion, Mozal Legea aplikatuta.900 euroko isuna jaso zuen Zarragak, eta helegitea jarri zuen. Gaur epaitu dute. Goizean elkarretaratzea egin dute eta Koldo Zarate Euskal Herrian euskarazko kidean argi utzi du Bilboko udalak ez duela hizkuntza eskubideak bermatzen. Bertan Agurne Gaubeka Hizkuntza eskubideen behatokiko kidea izan da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Arte Liburu Azokaren zazpigarren edizioa asteburu honetan izango da

og. Abe 12 , 2019
Asteburu honetan ospatuko da BALA, Bilboko Arte liburu azoka, Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Kokapena izaten da BALA azokaren ezaugarrietako bat, Bilboko espazio ezberdinetatik pasa ostean aurten Boulevard tabernan izango da. XIX mendeko kafetegi mitikoak hartuko du azoka. Fanzinean, autoedizioak, […]

Honekin lotuak