Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Euskaldunon Harrotze Astea antolatu du gaurtik apirilak 28ra. Intza Gurrutxaga mugimenduko kide eta bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Kalera atera eta euskaldunak saretzeko beharretik sortutako astea da Gurrutxagaren hitzetan. Gaineratu du, maila nazionaleko 5 ekimen antolatu dituela mugimenduak eta […]

Asteburuan  Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Euskaltzale eta independentisten topaketan antolatu dituzte. Elkarrekin pentsatzeko elkargunea izan nahi du. «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Intza Gurrutxagak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231005_intza_ehe_topaketak.mp3 Deskargatu hemen.

EHEk, lehen aldiz, Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo ditu urrian. Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.Herri mugimenduaren ustez, Espainiako eta Frantziako estatuen menpe bizita, ezin da diglosia egoera gainditu, eta horregatik, Euskararen Errepublikaren aldeko apustua egin du. Hala […]

2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]

1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]

Martxoan Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten  Arrasaten, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Taldeak gogoeta egin du azken hilabeteotan, hamarkadatako lana etorkizunera eramateko. Horiek izan ditugu hizpidea Azaitze Gartziarekin. Gogoeta horietatik atera da “Euskal herria euskaldunari ateak ireki” dokumentua.  Euskara agendaren erdigunera ekartzeko helburua du Euskal Herrian euskaraz elkarteak  eta horretarako […]