2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]

Mozal legea aplikatuz, isuna ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Hala Bedi irratiko kazetari bati, iragan maiatzaren 18an Errekaleor auzoko argi mozketaren jarraipena egiten ari zirela, Ertzaintzak kazetariei ezarritako hesia apurtu eta gertatzen ari zena barrutik sakelakoarekin grabatzeagatik. Hala Bedi irratiak iragarri du ez duela isuna ordainduko. 2016ko ekainaren 22an, Eusko […]

“Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia”. Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen […]

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]

Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]

Asteroko ohiturari jarraituz, gaur goizean Argiako kazetaria dugun Lander Arbelaitzekin berba egin dugu, aste honetako astekariak dakartzan edukiak jakite aldera. Hiru gauza azpimarratu ditu berak, nagusiki: gogoz kontra Axier Lopez kazetaria eta Argia bera protagonista bilakarazi dituen Mozal Legea delakoa eta lege honen itzalpean kazetari bati jarri zaion lehenbiziko isunak […]

Atzo arratsaldean ARGIA astekariko kazetaria den Axier Lopezi elkartasuna erakusteko eta, bide batez, Mozal Legearen aurka azaltzeko elkarretaratzea izan zela eta, Axier Lopezekin berarekin mintzatu gara irratsaioaren azken ordu laurdenean. Argiako kazetariak banan-banan eta argitasun handiz aletu ditu berari ezarritako isunaren inguruan sortu diren gai guztiak: isunaren desarrazoiak, Mozal Legearen […]

Argia agerkariko Axier Lopez kazetariari 600 euroko isuna ezarri berri dio Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa bateko irudiak “baimenik gabe” zabaltzeagatik. Mozal Legeak berariaz debekatzen du kazetariek horrelako lanik egin dezaten. Orain arte hainbat hedabide eta kazetari mehatxatuak izan dira, baina Axier Lopez da Espainiar Estatuan Mozal Legea aplikatuta zigortua izan […]

Martxoaren 26an onartu zuten Espainiako kongresuan eta laster jarriko dute indarrean Herritarren Segurtasunerako Legea, askok Mozal legea deitzen diotena. Lege horren desmasien aurrean, zenbait plataforma eratu dira han-hemenka: Bizkaiko Herritarren kriminalizazioaren aurkako Plataformako Paul Laka bozeramalearekin hitz egin dugu, plataformaren zergatiez eta helburuez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408paullaka.mp3  Deskargatu hemen