POTTO: Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala

Urteko azken POTTO saioa airean dago jada!
Hementxe duzue, buru-belarrien gozagarri, Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala.
Donostia Arenan kantatutako bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik. 8kote handia izan zen kantuan eta buruz burukora Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi heldu ziren; txapela Añorgara joan zen, ostera ere.
Bejondeizula, Beñat! Biba zu!!
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanei kasurik ez.
2020an ere elkartuko gaitu bertsoak!
Potto berri on
Gaiztoak izan

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mirari Bereziartua Arotzena, neguburuko ospakizunak mintzagai

al. Abe 23 , 2019
Neguburu-udaburuetan (solstizioak) ospakizun handiak egiten ditugu, aspalditik, lagunartean eta familian. Ze zentzu du horrek? Zer dugu ospatzeko? Egunak laburren eta luzeen egiten diren sasoiotan bizi-berritzeko aukera dugu guk ere eta horixe dugu ospatzen. Aukera berrietarako prestatu, elkarrekin gozatu eta falta direnak gogoratu. Globalkeriak gogor jo badu ere, baditugu gure ospatzeko […]

Honekin lotuak