Gaurkoan Xerezaderen artxiboan ALice Munroren beste ipuin bat gozatzeko aukera dugu. “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” liburuan Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute. Munroren literatur mundua “eguneroko bizitza” da. Isabel Etxebarriak ekarri du euskara.
Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to […]