Bizkaiko kiroldegietako langileak mobilizazioekin jarraituko dute ELA sindikatuak deituta

Bizkaiko kirol-lokalen langileak pasa den maiatzetik greban dihardute sektorearen etorkizuna aldatzeko asmotan. Patronalarekin hamaika aldiz hitzartu ondoren honakoa da beren egoera: urtarrilaren 9an bildu zirenean aurrerapausorako bidea zirudien eskaintza mahai gaineratu zien patronalak, hala eta guztiz ere, sindikatu guztiak ez ziren ados jarri erantzun bat ematerako orduan. Hori dela eta, ELA sindikatuaren gaitzespenak langile-batzarrak egitea ekarri zuen atzoko egunean. Bertan gehiengoz erabaki zen patronalen eskaintza bertan behera uztea,  sektorearentzat funtsezkoak diren aldarrikapenak jasotzen ez dituela argudiatuz. Hala azaldu du Eneko Matrin  ELAko ordezkariak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Badun hamairu” 7 katu gaztetxearen 13. urteurrena

ar. Urt 21 , 2020
7 katu gaztetxeak 13 urte beteko ditu datorren astean. Urtero legez urteurrena ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu dute. Gaztetxearen berri emateko Julen eta Irati batu zaizkigu irratian. “Badun hamairu” lelopean aste osoko egitarau antolatu dute. Astelehenetik asteazkenera hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dituzte gaztetxean, grebari begira bideratuta. Horretaz gain, 7Killo […]

Honekin lotuak