Institutu publiko bateko atezain baten begietatik kontatutako istorio batek hartu du ardatz Miren Agur Meaberen azken nobela. Egun batean, lanean dela, albiste latz bat jasoko du Agurtzanek: ikasle bat hilik agertu da, gorputzean ubeldurak eta sexu-harremanen zantzuak dituela. Poliziak ikerketa abiatuko duen arren, protagonistak berak ere, bere kasa eta era amateurrean, gertatutakoaren atzean zer dagoen argitzen saiatuko da. Hori da Amorante frantsesa lanaren abiapuntua. Baina nobela honek badu beste ezaugarri deigarri bat: poema bidez kontatua da. Alegia, narrazioak aurrera egiten du poemaz poema, eta horrek kutsu berezia ematen dio thriller-ari. Guztira, 147 poema bildu ditu Meabek, zazpi ataletan banatuta, epilogo batekin osatuta.
Deskargatu hemen.

