TRABESKALEA: Emakume ijitoen ahotsa

Gaurko saioan emakume ijitoei ahotsa eman diegu. Saioa abiatzeko inspirazioa atalean “Feminismoa denon kontua da, politika pasio” Bell Hoopsen liburua izan dugu hizpide. Elkarrizketaren atalean Silvia Agüero Fernandez aktibistarekin egindakoa elkarrizketa ekarri dugu. Errioxan bizi da orain, Logroñon, eta bertan lan handia egiten ari da ijitoen kontrako mugimenduei aurre egiteko. Besteak beste, plataforma Rosa Cortes por la memoria gitana sortu dute, memoria berreskuratu eta ezagutarazteko. Horrez gain, Ezor Rroma, ijitoen elkarteen federazioan ere ari da. Nicolas Jimenez aktibistarekin batera Pretendemos Gitanizar el mundo bloga sortu zuen, leku batean sare sozialetara igotzen zituzten postak eta ikerketak ordenatuta eta leku batean bilduta agertu, eta eragina izan zezaten. Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea ezagutu dugu eta saioa bukatzeko “Carmen y lola “ pelikula aztertu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Energia autokontsumoaz Goienerreko Jokin Castañosekin

az. Urt 29 , 2020
Energiaren alorrean, telefoniarenean bezela badago, korporazio handiez beste, gure etxeko kontsumoaren bidez eredu kooperatibista bultzatzeko aukerarik. Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, iturri berriztagarrietatik sortutako argindarra merkaturatzen duena. Energia sorkuntzan ere badabil, instalazio hidrauliko eta fotovoltaikoak sustatzen. 2020 energia autokontsumoaren urtea izango dela ziur dago Jokin Castaños, Goienerreko sorkuntza arloko […]

Honekin lotuak