SOINUGELA: Joe Strummer, Laboa + Artze, The Housemartins, Drive-By Truckers, Rusty

Joe Strummerrek (benetako izena John Graham Mellor, 1952an Ankaran jaioa) 50 urte zituen hil zenean. 2002ko abenduaren 22an zendu zen, bihotzekoak jota. 1976an sortutako eta 1986an desegindako The Clash taldearen eragilea izan zen. Taldea desagertu ostean, eta 1999 bitartean denetarik egin zuen eta, urte hartan Mescaleros taldea sortu zuen eta hiru urtean hiru bilduma eder egin zituen, azkenekoa Streetcore, zendu ostean argitaratua. Gaurkoan The Clash sortu aurretik izan zuen 101’ers taldearen Key to Your Heart (1975) eta, ondoren, The Mescaleros garaiko kantu batzuk entzun ditugu: Johnny Appleseed (Mescaleros, 2001), Global a Go-Go (Mescaleros, 2001), Shaktar Donetsk (Mescaleros, 2001), Get Down Moses (Mescaleros, 2001), Redemption Song (Mescaleros, 2001) eta Secret Agent Man (2002).

Artze anaia txalapartarietako bat JosAnton Artze izan zen, olerkaria eta Mikel Laboa abeslariaren hainbat kanturen letragilea, kantariarekin batera Ikimilikiliklik bidekidekaria performance-a zuzenean egin zuten 1975/76 tartean. Izaro Laboak ikusgarriaren grabaketa Xabier Montoiari pasatu eta, azkenean, argitaratu egin da euskal musikaren eta olerkigintzaren ezinbesteko dokumetu hau. Entzun ditugunak: Txalaparta (Artze anaiak), Gizona eta lana / Bakea (J.A. Artze) eta Gure bazterrak (M. Laboa).

The Housemartins (enara azpizuriak) Ingalaterrako pop talderik distiratsuena izan zen 1983-88 tartean, Iparraldeko Hull hirikoak ziren eta, nahiz eta bi LP soilik argitaratu, kanta sorta ederra osatu zuen. Guk gaurkoan hauetako batzuk berreskuratu ditugu: Happy Hour, Five Get Over Excited, Caravan of Love, Me and the Farmer eta The People Who Grimmed Themselves to Death.

Mike Cooley and Patterson Hood-en Alabamako Drive-By Truckers taldeak Georgiako Athens hirian sortu zen. Bertan grabatu zuten Welcome to Club XIII 2021ko udan, pandemia garaian, 9 kantu berrirekin. Entzun ditugu: The Driver, Welcome to Club XIII eta We Will Never Wake You Up in the Morning.

Rusty 1972/73 tartean izan zen Liverpoolen, Allan Mayes-ek eta Elvis Costellok (Declan Patrick McManus) osatu zuten taldea. Gero Costellok arrakasta itzela izan zuen eta Mayes AEBetan aritu zen, taberna txikietan jotzen. 50 urte geroago, azkenean, grabatu egin dute. Costellok The Imposters taldea ekarri du, eta garai bateko kantutegia berreskuratu dute Mayes eta McManusek: Surrender to the Rhythm, Warm House (And an Hour of Joy) eta Maureen and Sam.

Deskargatu hemen.

 

One thought on “SOINUGELA: Joe Strummer, Laboa + Artze, The Housemartins, Drive-By Truckers, Rusty

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irakurgai Iraileko Prest Aldizkaria

ol. Ira 30 , 2022
Gaurkoan Ibaizabal magazinean Deustualdeko prest aldizkariarekin bat egin dugu, hilabetean behi Nera batuko zaigu irratira aldizkarian jasotako gaiak gurera ekarriz. Berbetan deituriko atalean  Iratxe Palacios eta Garazi Ascacibarrekin, Aste Nagusia txupinera eta Jaia batzordeko kideekin berba egin dute. Erreportajean mundialitoaren inguruan aritu dira.  Kolore guztiak arrazakeriaren kontra. Bilboko Mundialito Antiarrazista […]

Honekin lotuak