Beste astebetez irratia bizipoztu dugu eta asteon Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa izan dugu gurean. Amaia gizarte langilea da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. 1990. urtean sortu zuten familia batzuek, hau da, 35 urte beteko ditu aurten elkarteak. Euskal Herri osoan dihardu, nahiz eta bere jardun nagusia Bizkaian izan. Hasierako helburua familiei eta down sindromea zutenei arreta goiztiarra ematea zen; gaur egun ere, helburu horrekin jarraitzen dute.
Deskargatu hemen.

