Herri Urratsen antolatzaileek agiria zabaldu dute, atzoko Herri Urrats festaren galerak izugarriak izan direla adierazi eta elkartasunerako deia egiteko, eguraldiak Ipar Euskal Herriko ikastolen festa hondatu baitzuen. Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakiak jarri dituzte eskuragarri, eta Bizum bidez ekarpenak egiteko aukera ere zabaldu dute. Euskal Irratiek Peio Jorajuriaren hitzak ekarri dituzte, eta Seaskako ikastolen errealitatea ekarri dugu, euskara ez da ofiziala eta hizkuntza politikarik ez da, beraz, euskararen eta ikastolen mugimenduaren egoera zinez zaila da Ipar Euskal Herrian.
Deskargatu hemen.