Gaurko sexologia atalean sexologoek bizi behar dituzten jazarpenen inguruan jardun dugu Amaia Urrejola eta Mikel Oriberekin. Hain zuzen Errioxako Ruth Arrierok eta Barbara Saenz sexologoek sufritutakoa salatu dute. Urtebete baino gehiago daramate irainak eta mehatxuak jasaten, eta, egoera jasanezina bihurtu da.”Perbertituak, asaldatuak eta pedofiloak”: bi sexu hezitzailek jazarpen kanpaina bat salatu dute Voxek seinalatu ostean. Bi hezitzaileak eskuin muturreko hainbat gizabanakoren eta talderen erasoen jomugan bihurtu dira. Serise Sexologicak Errioxako 30 bat zentrotan eman ditu tailerrak, eta egun hauetan familia eta guraso-elkarte ugarik eman diete babesa, baita publikoki ezer egin dezaketen galdetu ere.
Deskargatu hemen.