2022an, 2 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu zuten Azkuna Zentroaren zerbitzuez, eta parte-hartzearen errekorra hautsi zen. “Ahots bat Erausorentzat. Trans Garai Baterako Epilogoa” erakusketa Zentroaren historiako ikusiena izan zen, 27.000 bisitarekin eta, udan, 40.000 pertsona baino gehiago bildu ziren erakusketa-proposamenetara. Azkuna Zentroak 2023rako programazioa aurkezten du, 200 jarduera baino gehiagorekin […]

Aurten ere, Donostian oihala jaitsi ondoren, Azkuna Zentroak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, azken edizioan –70.a– estreinatutako zenbait film aurkeztuko ditu. Zuzendari Berriak, Perlak eta Sail Ofiziala sailetan aurkeztutako bederatzi filmen programan, zuzendari ospetsuen nahiz zinemagile berrien lanak daude. Praktika zinematografikoa ulertzeko belaunaldi eta modu desberdinak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220926_AzkunaZentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Jaialdia martxoaren 28an abiatuko da.   Anjel Lertxundi idazlearen “Itzuliz usu begiak” saiakeran inspiratutako titulua izango du Gutun Zuria Bilbao 2022k, Itzuliz usu . Jaialdia etengabe itzultzen ari den mundu bati begiratzen dio, ez bakarrik fenomeno literario gisa, baizik eta munduan egoteko modu gisa. Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Cristina Morales, […]

Azkuna Zentroak urte honetarako programazioa aurkeztu du. Bost erakusketa antolatu ditu. Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak. Zentroa kultura garaikidearen lantegi bizi, aktibo eta askotarikoa bihurtu dela nabarmendu du Fernando Perez zuzendariak,pandemia aurreko bistari kopuruetara iritsi dela gaineratu […]

2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean.  2020ko programazioa izango da urteurrenaren […]

Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa […]

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]

Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendariak datozen bost urteetan zentroak hartuko duen ildoa aurkeztu du gaur. Azkuna Zentroa hirira zabaldu eta gainontzeko kultur zentroekin elkarlanean aritu nahi du. Etapa berri honetan, pertsonak eta ingurune artistikoa jarri dituzte muinean eta gizartea eta kultura garaikidearekin lotu nahi dute zentroa.  Bertako eta atzerriko artisten […]