Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Santutxu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Bihar Santutxuko karmelo plazatik arituko gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera. Goizean zehar Karmela espazioa ezagutuko dugu. Karmelo ikastola zaharraren eraikinean Santutxuko bizilagunek sortutako gune autogestionatua da. Santutxuko bertso-eskola beteranoenetako bat da,gurean izango ditugu. Baita Akelarre talde feminista, Jai Batzorde, Gaztedi Dantza taldea eta Laboreko lagunak. Santutxuko hezkuntza plataformarekin Mina del Morro ikastetxearen itxieraren inguruko auzia aztertuko dugu.