Unescok otsailaren 13an ezarri zuen Irratiaren Nazioarteko eguna. Egun honetan irratiak izan behar duen pluraltasuna, errepresentazioa eta dibertsitatea aldarrikatzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, irratiak komunikabide erabiliena izaten jarraitzen du eta etorkizun oparotsua aurreikusten da. Irratiak bizi izan dituen aldaketen inguruan gehiago sakontzeko Arantza Gutierrezekin hitz egin dugu.
Gaur goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren seigarren edizioa, Hamaika desira! lema pean. Irrati tarte honetan Loraldia jaialdian izango direnak ezagutzeko aukera izango dugu Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. 2014ean sortu zen Loraldia elkartea, helburu argiarekin, euskararen jaialdi bat sortzeko. Bilbon, udaberrian zehar, kultur diziplina guztiak hartuko zituen jaialdia. Aurtengoa seigarren […]