Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri bati hasiera emango dio, `Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema zikloa. Gaur ‘918 gau’ dokumentala proiektatuko dute. 918 gau Arantza Santesteban nafar zinemagilearen film dokumental bat da. Filmak zuzendariak berak kartzelan izandako bizipenak aipatzen ditu, eta ostean sortutako arrakalak bere izakeran. 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.
Deskargatu hemen.