SOINUGELA: Robert Parker, Fetén Fetén, Sonia Pottinger, Les Amazones D’Afrique, Howdy, Heavy Soul

Pasa den urtarrilaren 19an Louisianan hil zen Robert Parker, 89 urte zituela. Parker New Orleanseko eszenaren erraldoia izan zen, saxo jole, kantu egile eta kantari legez, zazpi hamarkadaz. Gaur haren omenez kantu batzuk ekarri ditugu: Barefootin’, Mardi Gras in New Orleans, Twistin’ ont in Space eta Let’s Go Baby.

Gaztelako Fetén Fetén bikotearen Melodías de ultramar bildumatik doinu batzuk aukeratu ditugu gaur: Fandangos y txalupas, Pasodoble del Magreb, La vieja emoción (Carmen Parisekin), Tanguillos chicucos (Javier Ruibalekin) eta El Zapatones de Quebec.

2014an Maliko kantari batzuek sortu zuten Les Amazones d’Afrique. Gaur taldeak garapen ederra izan du eta 16 andrazoko kantarik (Afrika, Europa eta Ameriketakoak) osatzen dute. Dakarren eta Parisen grabatutako kantuen artean gaur hiru abesti aukeratu ditugu: Power, Queens eta Timbuktu.

70eko hamarkadan kantu esanguratsu batzuk kaleratu ziren bertsio moduan Jamaikan Sonia Pottingrren estudioan. LP hori, Hits of 77, oraintsu berrargitaratu dute CD batean eta garai hartako reggae miresgarria goza dezakegu berriro: Up Park Camp (The Cornells), Without Love (Hell & Fire), I’m Still in Love (Maureen Pearson), El Bamba (The Revolutionaries) eta Conference Table (Delroy Wilson).

Howdy euskal taldeak bluegrass eremuak musika eginez bere lehenengo grabazioa orain dela gutxi aurkeztu zigun eta CD horretatik kantu batzuk entzun ditugu: Meant to Be, Backyard Blues, Alibi eta Going Home.

Mojo aldizkariak Heavy Soul Vol. 2 izeneko bilduma banatu du azken zenbakiarekin, eta guk kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Doriella du Fontaine (Lightin’ Rod + Jimi Hendrix, 1969), You Got what You Wanted (Ike & Tina Turner, 1968) eta Walking Up (Betty Davis, 1973).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etxetik ikasten eta irakasten konfinamenduaren lehenengo lan eguna #bizpenak

al. Mar 16 , 2020
Ehuka ikasle eta irakasle euren jarduna aldatu behar izan dute izan ere lehenegoak izan ziren etxera bidali zituztela . Martxoaren 13, ostiralean Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan klase presentzialak eman ez diren lehen eguna izan zen, goiz horretan aritu dira irakasleak ikastetxeetan bilduta hurrengo asteko lan-martxa antolatzen. Gaurtik aurrera Lapurdin, Nafarroan, […]

Honekin lotuak