Nolakoak izan beharko lirateke gure etxeak konfinamendua egiteko?

Hirigintza tartean gaurkoan etxeen inguruan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Etxean egon behar garen honetan denok bilakatu gara arkitekto, izan ere nork ez du balkoiaren edo terrazaren falta sumatu egun hauetan. Etxe bat diseinatzean hainbat baldintza bete behar dira, gutxieneko azalerak eta argiztapen eta bentilazio gutxienekoak. Baina hauek ez dira aski garai luze batean etxean egon behar bagara. Azalera  handiak baino, espazioak eraldagarriak izateko aukera egon beharko litzateke. Kanpoarekin lotura-espazioak, erdi kanpoan egoteko espazio-egoera gehiago izatea, estalita eta estali gabe. Komunitate espazio gehiago egon izan balira, hauek disfrutatzeko denbora-planing bat antolatu zitekeen komunitateka, komunitate harremanak indartuz (eta gatazkak ere bai…). Euskal Herrian, etxebizitza kolektiboan bizi gara gehienok. Azken urteotako arkitekturan, eta azaleraren neurketa dela eta, balkoiak desagertu dira eta berriz lehio-balkonera nagusitu da. Sukalde-sala-egongela kontzeptua ere nagusitu da, eta korridoreen luzera laburtu. Osasun krisi honek ere gure etxeen inguruko hausnarketa interesgarriak utzi dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “Parentesiak” Maria Rivero kantariaren berria

az. Api 1 , 2020
Maria Riverok “Parentesiak” deituriko lana aurkeztu berri du, sareratu eta entzungai dugu jada kantu berriak. Parentesi baten gaude dio izena ematen dion kantuak, ez dakigu noiz idatzi zuen kantua baina gutako askorentzat parentesi bat bizitzen ari gara egun hauetan. Maria Riverorekin berba egin dugu. Zortzi kantu berrien inguruan eta sortzaile […]

Honekin lotuak