Konfinamendutik aterazeko estrategiak gutxinaka ezagutzen ari gara, konfinamenduaren leuntzeari buruzko xehetasunak, baina osasun krisiak eraginda irteera beste mundo batera izango da, izan ere kolpean ezin izango dugu lehen lehen egiten genuena egin. Gure hiriak prest daude aldaketarako? Ula Iruretagoeina arkitektua izan da gurean. Hiriko agintariak, teknikari eta akaso epidemiologo taldeak, […]

Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. […]

Soinugela irratsaioko historia luzean badira zenbait kanta mitiko, urtero-urtero entzuten ditugunak. Kanta horiek hain dira onak, non ez zaituzten batere nekarazten, eta entzunaldi bakoitzean, beren perfekzioaren ñabardura berriren bat hautematen duzu. Horrelakoa dugu jazzaren eremuan gorengo mailako maisulantzat jotzen den West End Blues kanta, Louis Armstrongek bere Hot Five delakoarekin […]

Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]

Azken egunotan sare sozialetan irakurri dugu umeak kalera ateratzearen aldeko aldarria. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko galdea. Bestetik, protesta antolatu dute sare sozialen bidez “Haurrak SOS” lemapean. Gai honi heldu nahi izan diogu Bilbo Hiria irratian. Bestelako kezka batzuk konpartitu dituzte hezitzaileek: […]

Gaurko saioan kofineamendua sortzen ari diren ekimen anitzetan jarri dugu begia, musika eta antzerkia. 121 krew taldeak 2016an Zazpi Katu Gaztetxean eman zuten azken kontzertua, agurra “Mahatsen denbora” disko bikoitzarekin etorri zen. Beraien arteko laguntasunak ordea ez du etenik! Horren isla ostiralerako antolatutako online sezioa izango da, 121krew eta Norte […]

Asteek aurrera egiten dute eta ohitu behar izan gara ezohiko egoera honek ekarri dizkigun bizimodu berrietara. Pandemiaren egunerokoa ireki dugu Bilbo Hiria irratian. Hemen jaso ditugu Euskaltegiko whatsapp taldean gomendatutako eduki kultural guztiak kontsumitu nahian erotzen ari den euskaltegiko ikaslea, itxialdiko instagramerra, beti berandu dabilen sortzailea, doako bidalketak eta promozio […]

Etxeko itxialdian sedentasimoa albo batera usteko ezinbestekoa da egunero ariketa fisikoa egitea. Oier Gorosabel fisoterapeutarekin hitz egin dugu. Etxean geldi eta ordenadore aurrean edo telebista aurrean ordu asko egoteak lepoko miñak ekarri ditzake. Horiek ekiditeko ezinbestekoa da egurero ariketak egitea. Hemen Oier Gorosabelek utzitako aholkuak. http://abante.eus/konfinamendurako-ariketak-pertsona-osasuntsuendako/ https://bilbohiria.com/docs2/2020/Osasuna/200325_Oier_fisio_itxialdia.mp3 Deskargatu hemen.