LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko

Denboraldiko azken saioan  turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere,  udarekin batera  musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da.  Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan.  Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik.

Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, Maitane Jaio egin dio elkarrizketa. Museoaren proiektua abiatzeko 40 milioi euroko partida onartu berri dute eta horren balorazioa egin digu.

Musika jaialdi erraldoiak izan ditugu hizpide jarraian, Jon Urzelairekin batera. Plazaratu berri duen ‘Su Festak’ (Susa, 2023) liburuaren harira. Bertan jaialdi erraldoien bilakaera aztertzen du eta hiru ereduan duen eraginaz hausnartzen du.

Saioa amaitzeko, Argia atalean Leire Artola kazetaria elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik, ekitaldi handienen artean bereziki ponposo eta garestia izan den Frantziako Tourra Euskal Herrian hasi dela abiapuntua hartuz. Herriak turistifikatzeko enegarren urratsa izan da euskal erakundeek sustatutako ekitaldi hori, eta beste askoren artean lurraldea merkantilizatzeko eta munduko aberatsen esku uzteko joera nabarmenduz.

Lanaren Ekonomian seigarren denboraldi honetako azken saioa izan dugu. Ondo ibili eta oporretatik bueltan batuko gara uhinetan!

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Epai honek euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu"

og. Uzt 13 , 2023
Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko. Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen […]

Honekin lotuak