Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko eskolak ematen dituzte eurak eta, horiek gabe, sormenerako beste bide batzuk topatu dituzte.
Deskargatu hemen.