Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait gauzaren artean.
Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskararen legeak 34 urte bete dituelarik, epeak jartzeko garaia heldu dela ohartarazi die alderdiei. Hamahiru proposamenen artean, honako hauek daude; euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, helduei doako euskalduntzea bermatuz. Administrazioaren euskalduntzea […]