LANAREN EKONOMIA: Krisi energetikoa eta inflazioa

Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da.

Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren aurrean hartu dituzten neurriak aztertu eta kaleetan izaten ari diren erantzunak errepasatu ondoren, testuinguru orokorraz aritu gara. Horretarako Jon Kortazar, EHUko irakasle, Geopolitikaz taldeko kide eta “Quiebras y pugnas del tablero político mundial” liburuaren egilea eta Gorka Martija, OMALeko kidea izan ditugu gurekin. Amaitzeko, Jenofa Berhokoirigoinek Argia astekarian idatzi duen artikulua izango dugu hizpide Ipar Euskal Herriko eta Frantziako grebaren inguruan hitz egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Arce lanbide heziketa zentroak elkartasuna ekitaldia egin du Bularreko Minbiziaren Nazioarteko egunean

az. Urr 19 , 2022
Arce Lanbide Heziketako Zentroak), urriaren 17tik 21era,  elkartasun ekimena jarri du martxan. zenbait berrikuntzarekin, aste osora. Urriaren 17ko aste osoan zehar, Arceko ikasleek Bilboko Zazpi Kaleak zeharkatuko dituzte Acambirentzat dirua biltzeko, eta Alde Zaharreko oinezkoak ikastetxeko ikasleek eskaintzen dituzten ile-apainketa, estetika eta ongizate zerbitzuez gozatzera gonbidatuko dituzte. Aste osoan zehar, […]

Honekin lotuak